Berriro ikusiko garelakoan Berri Txarrak – Kafe Antzokia – Bilbo

Asteartean Berri Txarrak «Beude» biraren lehenengo data egin zuen Bilbon, Kafe Antzokian

Pasaden urte bukaeran, euskal rock musikaren zaleok, berri oso txarra izan genuen. Seguraski talde ospetsuena eta hemendik kanpo arrakasta gehien izan duena agur esango zien oholtzeei. Ustekabean harrapatu zuen «fan» guztiei eta iragarri zuten kontzertu guztiak, minutuetan agortzen ziren. Normala, beste partez.

Gainera, taldeak aurten bere 25. urteurrena ospatzen du eta zerbait berezia prestatzen hasi da. Hasteko, Nafarroan azken kontzertuak konfirmatu zituzten (sarrerak agortuz). Duela hilabete bat, «Beude» bira. Eta auskalo, Bilbon edota Donostin, beste zelai batzuk iragartzen dituzten.

berritxarrak_19022019_kafeantzokia_1

Baina asteartekoa (eta asteazkenean errepikatu zutena) «Beude» bira zen. Bere azkenengo diskan, «Beude» abestian, Euskal Herriko areto txikiei homenaldi moduko bat egiten zieten. Eta gogo horiekin prestatu zuten bira hau. Bilboko Kafe Antzokia, Gernikao Astra, Durangoko Plateruena edo Lekunberriko Kantina kontzeruen toki izan eta izango da. Data guzti hauek, noski, sarrerak agortzen minutu gutxitan (hauetan txarteldegian bakarrik salgai ziren).

Agur Kafe Antzokia

Eguna asteartea, ordua 21:30-ak, baina horrela ere, Kafe Antzokia jendez beteta. Sarrera-papera berezia, gordetzeko modukoa, non 25 urteetan argiratutako disken argazkiak azaltzen diren. Aretoan dena prest, lehenengo lerroan festibalen hesia ere. Gau berezia.

Ordua heldu, Gorka, David eta Galder agertu eta egin zuten lehenengo gauza, eskerrak ematea. Jasotzen ari diren maitasuna eta beroa itzelezkoa da eta ondo dakite bueltatzen. Lehenengo abestia, «Beude» nola ez. Oholtzan betikoa, Gorka eskumako aldean, David ezkerrekoan eta Galder erdia-atzealdean. Bi korda-jotzaileen erdian maila moduko bat, biak goruntz altzatzeko, eta honen aurrean argiak. Besterik ez. Hala ere, nahikoa. Berri Txarrak rock-a da eta ez du behar gehiagorik.

berritxarrak_19022019_kafeantzokia_2

Bigarrena, «Infrasoinuak» diskarena ere: «Zuri». Ikusleak jada berotutak. Ordu t’erdiko emanaldia iragarri zuten eta ez zuten nahi abesti tarteetan asko gelditu. Hirugarrena «FAQ». Haria asko galdu gabe «Etsia» eta zer esan, nola esan Berri Txarrak mugitzen duena, zaila da.

Agur esateko bira honetan, bere diska guztien «hit»-ak eta hain ezagunak ez direnak entzuteko aukera izango dugu. Haatik, hasierako jarraitzaileak mantentzen dute eta «Kanta Goibelak» ere ospatu zuten. Hurengoa «Spoiler!».

Bai Gorkak baita Davidek ere betiko indarrarekin ibili ziren nahiz eta jakin azkenengo uneak direla. Gorkaren esanetan: «bira hau ez da triste egoteko, ospatzeko da». Eta hori egin genuan «Zertarako Amestu» introarekin gehi «Berba Eta Irudia» kantarekin. Hauekin batera oholtzaren atzealdea izarrez bete zen. «Jaio.Musika.Hil», horia da Berri Txarrak, izarrak bezala.

Denbora, agur, ikusi arte

Entzun genituen beste kanten artean «Libre», «Ikasten» edota «Biziraun». Gorka kontzertuaren erritmoa eraman zuen, bai berbetan baita ere jendearekin harremanetan. Davidek su sortzailearen papera hartu zuen eta Galderrek bere kontuetan. «Zorionaren Lobbya» eta «Zaldi Zauritua» bidea zabalduko zuten «Oreka»-ri. Gorkak eta Kafe Antzokiak batera entzutea hunkigarria. Bertolt Brecht gogora ekarri zuen Gorkak «Makuluak» kanta aurkezteko.

berritxarrak_19022019_kafeantzokia_3

Denbora goratu zuten Lekunberrikoak «Denbora Da Poligrafo Bakarra» kantan eta bizi ari diren momentuarekin bat datorrela dirudi. Lehenengo «bis»-a etorri zen, ohikoa, eta honen ostean «Denak Ez Du Balio» eta «Katedral Bat» etorri ziren, haien lehenengo eta azkenengo «single»-ak. Goraipatzekoa eskaileren albo batean zegoen tipo batekin Gorkak egin zuena.

23:00-ak ziren eta agurra heldu zen, txalo zaparradarekin eta Kafe Antzokiaren giro-musikarekin. Baina hori ez zen hor amaitu, inork ez zen mugitzen. Ohikoa ez zen «bis»-a zen eta «beste bat-beste bat» ez zen amaitzen. Hala, hirurak berriro oholtzan agertu ziren eta azkenengo «Oihu»-a eman zuten. Agurra ez da izan, hurrengorarte baizik. Hau ez da hemen amaituko. BTX.

berritxarrak_19022019_kafeantzokia_4

Idatzia: David Pereda

Argazkiak: Dave Blanco

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.