Libe / MICE – Kafe Antzokia

Sentimenduz beteriko musikari taldeak

Atzo, otsailaren lehenan, bi emakume buru dituzten bi taldetaz gozatu genuen Bilboko Kafe Antzokiko goiko aretoan, Kutxa Beltza deiturikoa eta «Antxiki» moduan ezagututa. Libe eta Mice («maiz» esanda) bere azkenengo lanak aurkeztu zuten, sorte desberdinez baina sentimendu berarekin.

Libe

20:00ak ziren puntu-puntuan eta Libe taldekoek eszenatokian agertu ziren. Oraindik Kutxa Beltzean 20 bat lagun ginen, «Ilargia Erori Da» kanta hasi zenean. Libe, ortozik agertu zela, taldearen burua izatearren, bere lau taldekideen partaidetza nabaria da.

libe_1_01022018_antzoki

«Ilargia Erori Da» azken lana aurkeztu zuten, azken hau 6 kantukoa, baina bere aurreko LPa «Ihesaldi Handia»-tik ere kantak entzun genituen. Lehena, kontzertuaren bigarrena izan zena, «Urratsak», non hasierako bateria soinuak aipatzekoak izan ziren. Gero etorri ziren «Bidean» eta «Orbitan», hauek berriak.

Kutxa Beltzeko giroa berotu zen, jende gehiago gerturatu zelako eta musikarien sentimendua bertan zirenei heltzen hasi zelako. Bertan ikusi genuen The Fleshtones-eko burua.

Pausu atzera eman zuten «Nahigabe», «Haizea» eta «Ihesaldi Handia» berreskuratzeko, eta aire hartzeko momentua hartu eta gero kontzertuko azken atala heldu zen. «Bizia Atzetik» eta «Mamuak» bitartean, «Lo Dago» eta «Maitasun Kuantikoa» azkenak izan ziren. Kontzertuari amaiera eman zion hau, izugarrizko momentuak eskaini zituen. Kantak gorabeherak izan zituen non bai bi gitarjoleak zein baxujolea, itzeleko intentsitatea eman zioten notei. Azkenengo momentua Libe eman zuen, bera bakarrik eszenatoki gainean.

Ordu bateko sentimendu kazkabarra.

MICE

MICE Miren Narbaizaren proiektu pertsonala dela diote, eta horrela izango da. Baina atzokoa ikusi eta gero, ze ondo inguratu zen! Sekulako musikariez gozatu genuen.

mice_1_01022018_antzoki

Bere lehenengo lana «MICE» aurkeztera etorri zen Mirenek, eta zeunden ikusleak ikusita, bere zen gaueko izarra. «Gabon Bilbo» esan bezain laster «Ez Eutsi» kanta hasi zen, soinu goibelak bitartean. Sorte txarragaz, gauzak ez ziren ondo hasi; Mirenen gitarraren soinua ez zen garbia eta bazirudien kablea edo «ampli»-ren kasu zela.

Bai Miren, bai Joseba Baleztena taldekidea, bai Kafe Antzokiko teknikariak saiatu ziren konpontzen baina ezinezkoa gertatu zen. «Ausardiarik Ez» kanta baino lehen, ikusleek Miren txalotu zuten animatzeko.

Gitarra utzi, maraka hartu eta «Buelteri Eusten» hasi zen. «Biziraun» kantan Joseba Baleztenaren ekarpena ikaragarria izan zen, beti moduan. «Zertarako Iraun» kantarako Josebaren gitarra hartu zuen, berak teklatuan zen biratean, non Mirenen sentimendua ikusteko gai izan ginen.

mice_2_01022018_antzoki

Eskerrak eman zituen «Lehenago Iristeko Asmoz» kanta baino lehen eta bis «arraro» ostean gaua agurtu zuen kontzertuko bertsio batekin. Nahiz eta emanaldi zaila izan, Mirenek ez zuen irribarrea galdu. Hori bai poztasuna!

Testua eta argazkiak: David Pereda.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.