Berri Txarrak – Infrasoinuak
Berri Txarrak bere azkenengo diska «Infrasoinuak» aurkeztu du Bilboko Kafe Antzokian
Gaur, azaroak 24, «Black Friday» eguna, Berri Txarrak bere azkenengo diska aurkeztu du goizean, Kafe Antzokiko goiko aretoan. Bertan kazetaritza eta jarraitzaile nahiko bildu gara.
Ekitaldia 11etan hasi da eta Gorkak, Davidek eta Galderrek hiru abesti berri jo dute akustikoan. «Daradararen Bat», diskaren lehena, «Beude» eta «Spoiler!» izan dira hautatutakoak. Gero prentsaurrekoa etorri da hirurekin.
Diska hau hiru urte jarraian bira ostean etortzen da. Aurreko lana, taldearen 20-garren urteurrena ospatzen zuen eta hiru EP zuen barruan. Honekin berriro «normaltasunera» etorri direla iragarri dute. Galderren hitzetan, «diska berria grabatzeko gogoekin ginen».
Diska Bill Stevenson (Descendents) eta Jason Livermore ekoizpenarekin dator eta bere abiapuntua Txilen da pasaden urteko abenduan. Bertan, azkenengo unean, agurrak tartean zeundela, Bill-ek eskaini zuen bere burua diska berria grabatzeko. «Ezin genuen ezetz esan» (David). Ondoren, Colorado-ra joan ziren 20 egun.
Tituluari buruz, Gorka-ren hitzetan, kasu egiten ez ditugun behe-hots horiek dira. Gizarteari kritika zorrotza da, bai rock-aren egoeragaitik eta baita ere, beste munduetan dauden egoerak isladatzeko.
Portada, Simon Prades aleman-nafar ilustratzailea egindakoa da eta hainbat interpretazioei zabalik dago (Galder).
Bira
Iragarri dutenez, aurkezpen bira berezia izango da. Otsailan, Asia-ra joango dira (Japonia, Txina, Tailandia…) eta Australian estreinatuko dira Rise Against taldearekin bat.
Hona, Bilbora, martxoan etorriko dira, 17an, eta BEC-en izango da ekitaldia. Sarrerak hemen.
Estatu mailan, beste bi kontzertu emango dute; Bartzelonan Razzmatazz aretoan (martxoak 10) eta Madrilen Riviera aretoan (apirilak 14). Hiru kontzertu hauek bakarrak izango dira, momentuz.
Festibaletan ikusteko itxaron beharko dugu.
Informazio gehiago bere web-gunean aurkituko duzue.