Izaro – «eason» aurkezpena Arriaga

Gaur goizean, Izaroren bigarren diskoaren aurkezpena izan da Arriaga antzokian

Bihar, otsailak 16, «eason» kaleratuko da eta gaur Izarok berak diska aurkeztu du, Arriaga antzokian emandako prentsaurrekoan. Bertan hainbat data berri aipatu dira, hala nola, Hernani, Berriz, Tolosa edota Basauri. Ezagunak dira Bilboko Arriaga antzokian emango duen kontzertua martxoaren 8an eta Donostian, Victoria Eugenia antzokian, emango duena hurrengo egunean. Azken data hau sarrera guztiak agortu ditu eta Bilborako 100 bat sarrera geratzen dira soilik.

izaro_eason_aurkezpena

Ekitaldia «Neguprenoa» abestiarekin hasi da, Izarok bera abestuta gitarrarekin. Ondoren diskoaren analisia etorri da. Berak aitortuta, disko berri hau lehenengoa baino kontzienteagoa izan da zentzu askotan. Bai musikaegileak, bai diskoan bertan egin nahi zuena, baita estetika, dena pentsatuagoa zen. 10 kantukoa izango zelan bazekien.

eason

«eason» izenekoa, Donostirako «homenaldi» modua da, bertan hazi delako, bai pertsonalki bai musikari moduan. Kontatu digunez, lehenengo diskoaren arrakastaren ondorioz, momentu txarrak bizi zituen, bai. Bere inflexio-puntua, pasaden BBK Live-eko emanaldia izan zen. Bertan ahotsa galdu zuen eta konturatu zen bere gorputza zaindu eta ezagutu behar zuela. Izaro «profesionala» hasi zen.

izaro_eason_disco

Disko honekin bai, zoriontasuna aurkitu du grabaketa prozesuan. Hala dirudi, «La Felicidad» kantuan bere irribarreak entzuteko aukera dugu eta. Soinu dantzakorrak dituen diskoa da «eason», estereotipoak eta konplexuak kentzen dituen abestiekin, hori egin du Izarok bera.

Bilboko kontzerturi begira, beldurra eta «vértigo» sentitzen duela aitortu du, baina izugarrizko desiorekin dagoela ere. Bere taldekide aparte, Garazi Esnaola teklista moduan eta Xabier Zeberio kordetan egongo direla aurreratu du. Emanaldi «despampanante» eta «emocionante» izatekoa.

Gero Donosti, Iruñea, Madrid, Gasteiz, Satiago Bartzelona… Basauri eta Arrasate etorriko dira, eta horretarako taldeak gimnasiora joaten hasi da, itzelezko erritmoa jarraitzeko gai izateko.

Gogoratu, hurrengo martxoaren 8an Arriaga antzokian izango da, eta sarrera gutxi geratzen dira!

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.