Rafa Rueda – Hiri Kristalezkoa

Rafa Rueda-k bere azken diska aurkeztu du Kafe Antzokian

Gaur goizean, Kafe Antzokiko goiko aretoan, Rafa Ruedak bere azken diska aurkeztu du. «Hiri Kristalezkoa» izenekoa, Rafak bere gaur egungo bizitzak kontatzen ditu hiri batean kokaturik.

10 kantukoa, baikotzak bere izen propioarekin, diska honetan hainbat idazle parte hartu dute: Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Gotzon Barandiaran edo Unai Iturriaga. Baina Rafak ere, bere kantua izan du, azkenengoa hain zuzen.

Jon Agirrezabalagaren ekoizpenarekin, diskan parte hartu dute Jaime Nieto (Atom Rhumba) baxuan eta Txus Aranburu (Duncan Dhu) teklatuetan. Baina lekua egon da ere gazteentzako: Ander Zulaika baterian eta Aitziber Omagogeaskoa eta Jone Ibarretxe bigarren ahotsetan.

Diska Elkar argitaletxearekin atera du eta marrazkitan Malen Amenabar aritu da.

Gaurtik aurrera hainbat lekutan aurkeztuko du diska, bai bakarka, bikoteka edo bandarekin: azaroaren 24an Donostin, abenduaren 12an Bartzelonan, urtarrilaren 11an Bermeon…

Bilbon, urtarrilaren 25ean izango da, Kafe Antzokian. Hemen sarrerak salgai.

hiri_kristalezkoa

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.